Galdu genuen hiria

Gure bazkideak

2018/03/19

Galdu genuen hiria

Aurten ere txukuntasunez egindako liburu interesgarriarekin datozkigu Michelena arte grafikoen profesional taldea: "Galdu genuen hiria / La ciudad que perdimos. La gestión del patrimonio urbano en San Sebastián, 1950-2017".

1994tik Michelena arte grafikoen profesionalek urtero oparitzen diete bezero eta lagunei ondo aukeratutako gaia eta zaindutako edizioa duen liburu bana. Aurtengoa, desagertuta dauden Donostiako eraikin eta espazio katalogoa da.

Alberto Fernández-D’Arlas eta Eneko E. Oronozek prestatutako lanaren jatorria izen bereko erakusketa da, ondarearen defentsarako Áncora elkarteak produzitutako erakusketa. Abendua eta urtarrilean izan zen Donostian Mugak nazioarteko lehen arkitektura biurtekoaren baitan.

Ahazteko bidean den memorian zehar ibilbide bisual eta deskriptiboa proposatzen du, berezia mantendu beharrean berritzailea produzitzeko joera izan duen hirian zehar.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp