Ezagutzaren Gizartea Bergaran hausnarketagai

Foroak eta mintegiak

2017/06/22

Ezagutzaren Gizartea Bergaran hausnarketagai

Datorren uztailaren 4ean Bergaran, Ezagutzaren Gizarteari buruzko Foro ireki eta parte-hartzailea egingo da.

Etorkizuneko hezkuntza sistemarekin lotuta dauden gaiak guztiz zeharkakoak eta garrantzitsuak dira, batez ere, gizartearen arlo gehienetan (edo guztietan) eragina izan dezaketelako.

Hortaz, ezagutzaren transmisioari eskainitako saio honetan, Jose Luis Larrea jaunaren sarrera-hitzaldiaren ostean, ezagutza kontzeptua definituko da, ezagutzaren sorkuntzaren, balioztatzearen eta zabaltze-moldeen inguruan egingo da lan, bai eta ezagutzaren eta informazioaren arteko loturaz eztabaidatu ere.

Ekitaldia “Nahi dugun gizartea, izango dugun gizartea” proiektuaren baitan izango da, Euskal Herriko leku ezberdinetan eta gai anitzei buruz jarduten dena.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp