Euskonews aldizkariaren lehen ale monografikoa sozio ekonomia eremukoa

Argitalpenak

2017/02/06

Euskonews aldizkariaren lehen ale monografikoa sozio ekonomia eremukoa

Euskonews aldizkariaren 716. zenbakia “Garapen Sozio Ekonomikoa: Euskal Gizartea eta Enpresa” proiektuaren baitan 2016an zehar burutu diren hausnarketen ingurukoa da.

“Solasaldiak” atalean, Mari Jose Aranguren eta Helena Francok ongizate estatuari buruz, kohesioa soziala, ekonomia eta hezkuntzaren paperari buruz hausnartzen dute.

“Gaiak” atalean, proiektuaren baitan burututako Mintegietan parte hartu duten pertsonen kolaborazioak jaso dira, gehienak hizlari moduan aritu direnak izanik. Bertan, aditu horien eskutik, sozio ekonomiako erronka eta egungo tendentziak aipatzen dira, baita horiei aurre egiteko proposamen eta hausnarketa batzuk ere.

Artikulu zerrenda:

Guillermo DORRONSORO ARTABE

Iñigo RUIZ DE APODACA

Luis GURIDI

Susana FRANCO, James WILSON

Mertxe LARRAÑAGA SARRIEGI

Eduardo URTURI

ColaBoraBora

Javier GOIKOETXEA SEMINARIO

2017 urte honetan, aipatutako proiektuak euskal ekonomia eta enpresaren ezaugarri bereizleen inguruko azterketa abiatuko du. Zentzu horretan, lankidetza kontzeptua (maila eta agente desberdinen artekoa) lurraldearen garapenerako oinarrizko baloretzat hartzen da, eta ikasketarako esperientziak baita hausnartzeko proposamen ugari dituen eremu bat dela kontsideratzen da.

Hurrengo hausnarketa martxoak 9an burutuko da Bilbon. Informazio gehiago.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp