Eusko Ikaskuntzaren XVIII. Kongresuak demokratizazioan oinarritutako eredu berri baten alde egin du

XVIII. Kongresua: Geroa Elkar-Ekin

2018/11/16

Eusko Ikaskuntzaren XVIII. Kongresuak demokratizazioan oinarritutako eredu berri baten alde egin du

5 euskal hiriburuetatik pasa ondoren, azaroaren 23an amaituko da Kongresua Oñatin, prozesu parte-hartzaile osoaren ondorioen aurkezpenarekin.

Gipuzkoako Ahaldun Nagusi Markel Olano, Donostiako Udaleko Zinegotzi Ordezkari Miren Azkaratek eta Eusko Ikaskuntzako Lehendakari Iñaki Dorronsorok inauguratu dute gaur Geroa Elkar-Ekin / El futuro que nos (re)une / Notre futur ensemble lemapean aurrera doan Eusko Ikaskuntzaren XVIII. Kongresuaren bosgarren saioa.

Eguna bi bloketan banatu da. Lehenengo zatian europar integrazio prozesuan eskualdeek jokatzen duten rola aztertu da, bai eta eskualdeak onartzeko politika proaktiboagoak garatzeko aukera, lurralde kosmopolizatuetako gobernantza eta erabakitzeko eskubidea. Bigarren partean, demokratizazio prozesuak eta lurralde kohesioa, subiranotasun printzipio demokratikoak eta euskal lurraldeen arteko harremanak eta lankidetza sendotzeko tresnak landu dira.

Eztabaida eta talde lanean, Kongresuak aurrera egin du hiritar eta euskal lurraldeetako eragileen arteko elkarrekiko gogoetan: euskal lurraldeek munduan, Europan eta estatuekin (espainiarra eta frantziarra) dituzten harremanak; demokratizazioa eta euskal lurraldeen kohesioa izan dira aztergai.

Ondorioei dagokienez, demokratizazioan oinarritutako gobernantza eredu berri baten aldeko apustua egin da, honek elkarbanatutako borondateak bideratu eta gatazkak modu konstruktiboan kudea ditzan. Azkenik, Kongresuaren ustez, Eusko Ikaskuntza da aproposena eragile, hiritar, aditu eta erakundeen arteko gogoetak egituratzeko.

XVIII. Kongresua. Donostia

Urriaren 5ean hasi zen Eusko Ikaskuntzaren XVIII. Kongresuabost saioen batuketa eta Kongresuaren Ondorio Nagusien aurkezpenarekin  azaroaren 23an amaituko da Oñatin. Bertan, saioka parte hartutakoek jardun-ardatzen arteko harremana eta geroari abagune eta erronka berriak ezagutzara emango dira.

Hurrengo egunean, azaroaren 24ean Oñatin, Eusko Ikaskuntzaren 100 urteak gogora ekarriko dira euskal lurraldeetako ordezkari instituzional, Eusko Ikaskuntzako bazkide, kongresuko partaide eta herritarren parte hartzearekin. Efemeride historikoaren lekuko bizia izateko gonbitea luzatzen du Eusko Ikaskuntzak interesa izan dezaken orori.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp