Eusko Ikaskuntzak "la Caixa" Fundazioaren babesa jasotzen du Mendeurrenean

Berri korporatiboak

2018/07/26

Eusko Ikaskuntzak "la Caixa" Fundazioaren babesa jasotzen du Mendeurrenean

Iñaki Dorronsorok, Eusko Ikaskuntzako Lehendakaria, eta Juan Pedro Badiolak, Caixabankeko Euskal Herriko eta Kantabriako Lurralde Zuzendaria, elkarlan hitzarmena izenpetu dute. Horri esker, banku fundazioa Eusko Ikaskuntzaren kolaboratzailea izango da bere Mendeurrenean.

Eusko Ikaskuntzak 2018an, Mendeurrenaren urtean, abian dituen gizarte alorreko jarduerek “la Caixa” Banku Fundazioaren babes ekonomikoa lortu dute, bi erakundeek sinatutako akordioaren bidez. Besteak beste, Eusko Ikaskuntzaren XVIII. Kongresua aberastuko dituzten herritarren mahaiak eta gizarte foroak daude.

“la Caixa” Banku Fundazioak programa sozialak, ikerketaren sustapena eta bokazio eraldatzailea duten ezagutza, kultura eta hezkuntza programak garatzen ditu. Bokazio hau bat dator, hain zuzen, Eusko Ikaskuntzak, zientzia eta kultura erakunde gisa dituen helburuekin: ezagutzaren ikasketa, ikerketa eta sustapena.

Partekatu
Facebook Twitter Google Whatsapp