Sariak

2016/01/21

Eusko Ikaskuntza-Ville de Bayonne Sariak

2015eko abenduaren 22an, Eusko Ikaskuntzak 2015 urteko sari emateak egin ditu, Baionako hiriaren babesarekin.

 les laureatsla mairie et EII

Hiru sari banatu zituen:

  • OHOREZKO EUSKAL KULTURA SARIA, Baionako Orai-Bat Dantza Taldeari emana izan da;
  • EUSKAL KULTUR SARIA, Benjamin Gayon ikertzale gazteari;
  • BIDEO DOKUMENTAL SARIA, Anne Marie Jeannou eta Siegfried Wappler-eri "Indianoak" dokumentalarentzat.

 Inaki Serrada Makila

Orai-bat Dantza Taldea, duela 52 urte sortu zen. Urte guzi hauetan zehar aldaketa zonbait ezagutu ditu, baina ez du sekulan bere helburua ahantzi eta lan haundia egin du Baionan eta Ipar Euskal Herrian, hots euskal dantzak irakasteko, ezagutarazteko eta garatzeko. Gau horretan, Eusko Ikaskuntzak eta Baionako Herriak eskainitako Makila Inaki Serradak du jaso, Itziarrek eman duen Aurreskua eta gero.

 Benjamin Gayon

Benjamin Gayon-ek, 27 urte ditu, Thonon les Bains-en sortu da, bainan ikasketak (lizeoa) Donibane Lohitzunen egin zituen. Geroztik prepa Bordelen eta Tour-ko unibertsitatean ingenieru bihurtu (Lurralde Antolaketa) eta geroztik doktorea. Bere tesiaren hiru ekarpenak: lehendabizik, tesiak lurraldearen arazo publiko nagusi baten eraikuntza soziala du aztertzen. Ikuspegi hori beharrezkoa da Euskal ikasketetan. Ainitz ikerlan egina izan da mugimendu abertzalearen historioa eta soziologiari buruz, bainan ez hainbertze mobilizazioen arrazoinak diren arazo publikoeri buruz. Alde hortarik, tesiak bi ikuspegi batzen ditu, bata politika publikoena eta bertzea mugimendu soziala. Uztartzen horri esker hobeki ulertzen da lurraren auzia nola arazo publiko nagusi bat bihurtu den. Tesiaren bigarren ekarpena Estadoaren lekuaren berkonposaketari doakio. Tesiak frantses dezentralizazioaren ondorio anitzak eta nahasiak azpimarratzen ditu. Tokiko hautetsi zonbeitek, dio tesiak, lurraren auzia kudeatzen dute hunenbertze interes indibidualen gehiketa xoil bat balitz bezala. Kasu hortan, Estadoa da interes orokorraren bozeremaile bihurtzen, batzutan mugimendu sozialengandik hurbilduz. Bertze hautetsi batzuk aldiz interes orokorraren arabera pentsatzen dute hastapenetik. Hirugarren ekarpen bezala, tesiak erakusten du lurralde huntan badirela bi lurraren erregulatze xixtema paralelo, bata istituzionala eta bertzea alternatiboa, eta azpimarratzen du bi xixtemak ez direla bata bertzeari hetsiak, eta erakunde eta eragileen arabera moldatzen direla bien arteko harremanak. Pundu horrek merexi luke barnatzea behatuz ze eragin ukan duen lurraren merkatuaren gainean. Hots, lurra nola funtsa bihurtzen den.

 Anne Marie Jeannou et Siegfried wappler

"Indianoak" dokumentala (Anne Marie Jeannou eta Siegfried Wappler):  Euskal kantuen erritmoan, INDIANOAK dokumentalak giza edo gizagaindiko abendura bat kondatzen digu, bidaia moduan, Euskal bale ihiztarien historia oroitaraziz. Trenero hortan aurkitzen ditugu gizon eta emazteak, adin guzietakoak, Euskaldunak eta Quebectarrak, haien besoen indarra erabiliz 600 kilometrotako bidai bat eginen dute Saint Laurent ibaian zehar, Trois-Pistoletik abiatuz Montreal arte. Dokumental horren bitartez, abendura hori segituko dugu, Anne Marie Jeannou-k hartu irudieri esker eta Siegfried Wappler-en soinu lanari esker ere. Gauero, geldialdi bakoitz, trukaketa eta harremanak sortzen dira euskaldun (Ibaialde taldea) eta Quebectarren artean, musika eta sukaldearen inguruan.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp