Eusko Ikaskuntza-Ville de Bayonne Bideo-dokumentalen sarirako deialdia

Sariak

2016/10/18

Eusko Ikaskuntza-Ville de Bayonne Bideo-dokumentalen sarirako deialdia

Sariak ikus-entzunezko lanak eta sorkuntza bultzatzea du helburu. 2016ko azaroaren 30a arte jasoko dira lanak.

2000tik aurrera, Eusko Ikaskuntzak eta Baionako Herriko Etxeak  hasi ziren saritzen Euskal Kultura balioan jartzen zituzten eragileen lanak. Xede horrekin, deialdiak abian jarri zituzten, ikus-entzunezko lanak mantendu eta sorkuntza bultzatzeko helburuz eta horrela, bideo-dokumental sari honek 1.250 euroko ordainsaria banatzen du. Lehiaketan sartzeko gaia Euskal Herriko bizitzaren eta euskal kulturaren alderdiak era orokor batetan islatu behar dute edota Baionako Herriari buruz izan behar dute.

Azken urteetan sarituak izan dira: Anne-Marie Jeannou (2015ean), “Ibaialdek iragandako abentura Saint Laurent ibaitik gaindi Indianoak” filmarekin; Enara Goikoetxea, Miren Juaristi, Iurre Telleria eta Monika Zumeta (2014ean), José Luis Zumeta artistari buruzko “Izenik Gabe” dokumentalarekin; edota, Audrey Hoc Hendaiako atxikitze-zentroko eguneroko bizia aipatzen zuen “Le cimetière des vivant” filmarekin.

Aurten ere, haien lanen aurkeztera gonbidatuak daude bideoegile amateur edota ikasleak. Horretarako, lanak DVD formatuan eman behar dira, 2016ko urtarrilaren 1az geroz eginak izan eta 60 min gehienik iraun behar dute. Interesatuak euren lanak baiona@eusko-ikaskuntza.eus helbidera zuzendu beharko dituzte 2016ko azaroaren 30a baino lehen.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp