Eusko Ikaskuntza-LABORAL Kutxa Saria 2024: hautagaitzak jasotzea

Sariak

2024/03/19

Eusko Ikaskuntza-LABORAL Kutxa Saria 2024: hautagaitzak jasotzea

Eusko Ikaskuntza-LABORAL Kutxa 2024 Sarietara hautagaiak onartzeko epea apirilaren 7an amaituko da.

Humanitateak, Kultura, Arteak eta Gizarte Zientzien alorreko curriculum hoberenak eta Euskal Herriko garapenari egindako ekarpena saritzen ditu Eusko Ikaskuntza-LABORAL Kutxa Sariak 1995etik. Hautagaitzak norbanakoek aurkez ditzakete bai eta unibertsitate, zientzia eta/edo kultur erakundeek ere. Ebaluazio epaimahaia saria ematen duten bi erakundeetako lehendakariek eta euskal alorreko unibertsitateetako ordezkariek osatuko dute. 20.000 euroko sari bakarra emango da.

Kontsultatu oinarriak eta palmaresak.

Bestalde, seigarren urtez, Eusko Ikaskuntza-LABORAL Kutxa Gazte Saria ere banatuko da 35 urtetik beherako gazteek lehen aipatutako alorretan egindako lanentzat. Epaimahaiak proposamenaren egokitasuna, berritzaile izatea, gaurkotasuna eta etorkizuneko proiekzioa, euskararen erabilera eta generoaren ikuspegia izango ditu kontuan. Saria 6.000 eurokoa da.

Kontsultatu oinarriak eta palmaresak.

Apirilaren 7an izango da lanak onartzeko azken eguna bi kasuetan.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp