Eusko Ikaskuntza-LABORAL Kutxa 2022 sarien banaketa

Sariak

2022/07/16

Eusko Ikaskuntza-LABORAL Kutxa 2022 sarien banaketa

Irailaren 27an, asteartean, Iruñeko Nafarroako Museoan, aurtengo Eusko Ikaskuntza-LABORAL Kutxa Sariak banatuko dira.

Teresa Catalán konpositore eta katedradunak Eusko Ikaskuntza-LABORAL Kutxa saria jasoko du, musikaren esparruan, sortzaile, ikertzaile eta irakaskuntzan egindako ibilbideagatik.

35 urtetik beherako ikertzaileei eta sortzaileei zuzendutako Gazte Saria modalitatean, Imanol Zubiauz, Arte Ederretako doktoreari emango zaio, "Pidgin" izeneko proiektuarengatik. Balea-ehizaren garaiko euskal eta islandiar komunitateen arteko harremanei buruzkoa da lana.

Ekitaldia Nafarroako Museoan izango da, Iruñean, eta Nafarroako Foru Gobernuaren eta Eusko Jaurlaritzaren ordezkariek, Eusko Ikaskuntzako lehendakariak eta Laboral Kutxako lehendakariak, eta epaimahaian parte hartzen duten unibertsitateetako ordezkariek hartuko dute parte.

Irailaren hasieran ekitaldira joateko izen-ematea irekiko da.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp