Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxa 2018: hautagaiak aurkezteko epea ireki da

Sariak

2018/01/24

Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxa 2018: hautagaiak aurkezteko epea ireki da

Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxa Saria 1995ean sortu zen Humanitate, Kultura, Arte eta Gizarte Zientzietako alorretan jardunean ari diren pertsonalitateen curriculum nabarmenenak saritzeko. Gaur egun, Euskal Herri mailan, prestigio handia duen saria da.

Aurten, martxoaren 25ean amaituko da curriculum vitae nabarmenenari ematen zaion Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxa Sarirako hautagaitzak aurkezteko epea. Humanitate, Kultura, Arte eta Gizarte Zientzien alorrean jardunean dauden pertsona entzutetsuek dute saria lortzeko aukera. Interesatuak berak edo unibertsitate, zientzia eta kultura erakundeek aurkeztu ahal izango dituzte proposamenak, kontuan harturik hautagaiak bere obra osoaren bidez Euskal Herriko kultur garapenari modu eraginkorrean lagundu behar izan diola. 20.000 euroko sari bakarra da emango dena.

Azken urteetako irabazleak: Montxo Armendáriz (2017), Javier Echeverría Ezponda (2016), Juan José Álvarez Rubio (2015), Mariasun Landa eta Jean-Baptiste Orpustan (2014), Mari Carmen Gallastegui eta Francisco Etxeberria (2013), Joxe Azurmendi (2012), Maria Bayo (2011), Joxerramon Bengoetxea (2010), Javier Elzo (2009), Daniel Innerarity (2008), Gregorio Monreal (2007), Maïté Lafourcade (2006) eta Nestor Basterretxea (2005).

Informazio gehiago

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp