Eusko Ikaskuntza "itxaropenerako bitarteko egokia" da

Urteko Galdera

2018/02/19

Eusko Ikaskuntza "itxaropenerako bitarteko egokia" da

Emozio eta arrazoiak nahasten dira Urteko Galdera sailean bildutako lehen erantzunetan. Aurtengo galdera hau da: Euskal Herriaren geroa, zer eta nola?

Josemari Velez de Mendizabal idazleak Euskal Herriko egungo egoera aztertu eta etorkizunari buruzko gako zenbait ematen ditu Ez nau kezkatzen… izenburua duen testu laburrean eta eguneroko esfortzua aldarrikatzen du. Eusko Ikaskuntzak “euskal kolektiboarentzako aholkularitza eta gidaritzan” egiten duen lana eta erakundearen aniztasuna azpimarratu ditu. Horregatik, Eusko Ikaskuntza “itxaropenerako bitarteko egokia” dela uste du.

Interesgarri da, halaber, Eusko Ikaskuntzako Lehendakariorde Rosa Miren Pagolak idatzitako artikulua, bertan, gogoeta egiten du euskarari buruz eta etorkizuneko erabilera bermatzeko egin behar denaz.

Azkenik, Iker Iraola Arretxe soziologia irakasleak, Eusko Ikaskuntzaren baitan espezialista talde bat egiten ari den lanen harira, kohesio eta dibertsitatearen gaian sakontzen du.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp