Eusko Ikaskuntza-Baionako Herrikoetxearen Bideo-dokumental  sarirako deialdia

Sariak

2016/11/15

Eusko Ikaskuntza-Baionako Herrikoetxearen Bideo-dokumental  sarirako deialdia

2000z geroztik, Eusko Ikaskuntzak eta Baionako Herriko Etxeak sariten ditu Euskal kulturaren balorapenan lan egin duten eragileak.

Bereziki, 1250 euroko Bideo-Dokumental Sariaren bitartez, ikusentzunezko lanak sustengatzeko eta sorkuntzen bultzatzeko xedez. Proposatutako gaia Euskal Herriko bizitzaren eta Euskal kulturaren arloak aipatzea da modu orokorrean edota Baionako Herriari buruz izan behar dute. 

Azken urteetan sarituak izan dira, Anne-Marie Jeannou 2015ean, Ibaialdek iragandako abentura Saint Laurent ibaitik gaindi Indianoak filmarekin ; Enara Goikoetxea, Miren Juaristi, Iurre Telleria eta Monika Zumeta 2014ean, José Luis Zumeta artistari buruzko Izenik Gabe dokumentalarekin ; edota, Audrey Hoc  Hendaiako atxikitze-zentroko eguneroko bizia aipatzen zuen Le cimetière des vivant  filmarekin.

Aurten ere, aurreko edizioetako irabazleek euren lanak aurkeztera gonbitatuak izan dira, bai eta bideoegile amateur eta ikasleak. Lanak DVD formatuan entregatu behar dira, 2016ko urtarrilaren 1etik gerozkoak eginak izan eta 60min gehienik iraun behar dute.

Hautagaitzak aurkezteko epea: 2016ko azaroaren 30a.

Informazio gehigarri nahi izanez gero edo arautegia ezagutzeko, sakatu hemen.
 

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp