Eusko Ikaskuntza-Baiona Hiriko sarien emanaldia izan da

Sariak

2023/12/21

Eusko Ikaskuntza-Baiona Hiriko sarien emanaldia izan da

Eusko Ikaskuntza-Baiona Hiriko Sariak banatu dira herriko etxeko saloi handian.

Urtero bezela Baionako Herriko Etxeak eta Eusko Ikaskuntzak Baionako kultur sariak banatu dira: Jean-Baptiste Orpustan, Maitena Duhalde eta Inger Arinek jaso dituzte sariak.

Jean-Réné Etxegarayk harrera egin dio publikoari eta zeremoniari hasiera eman dio oroituz Baionako Herriko Etxeko eta Eusko Ikaskuntzaren lankidetza azkarra azpimarratuz.

Claude Mehatsek aurkeztu du Jean-Mixel Larrasquet saridunaren ibilbidea, eta Orpustan jauna ez baitzen hor, Jon Casenave irakasle eta ikerleak hartu du saria haren izenean eta testu bat irakurri du Eusko Ikaskuntza eta Baionako Herriko etxea eskertuz.

Ondotik Xalbat Alzugaraik Maitena Duhaldek eramandako hizkuntzalaritza lana aurkeztu du, eta Maitenak saria jaso du Lapurdiko itsas hegiko euskararen azterketa dialektologikoa izendutako tesiarentzat.

Bukatzeko Anne-Marie Galék Inge Arini Bideo sorkuntza saria eman dio Ahots Hariak dokumentalaren aurkezpena egin ondotik.

Sari emanaldiaren ostean Herriko Etxeak zintzur bustitze bat eskaini du eta Eusko Ikaskuntzaren egoitzan buffeta bat eskainia izan da parte hartzaileei.

Eusko Ikaskuntza - Baiona Hiriko sariak 2023
Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp