Eusko Ikaskuntza - Baiona Hiriko sariak 2021

Sariak

2022/03/18

Eusko Ikaskuntza - Baiona Hiriko sariak 2021

Pasa den martxoaren 18an banatu dira Baiona hiriko eta Eusko Ikaskuntza kultur sariak 2021.

Urtez urte, Eusko Ikaskuntzak eta Baionako herriko etxeak sari multzo bat banatzen ditu, Baiona eta Ipar Euskal Herriarekiko harremana izaten duten edozein saileko ikerkuntza eta sorkuntza lanak saritzeko gisan. Ohorezko sariaren egitasmoa, bere bizi osoan zehar euskara edota euskal kulturaren babesan eta ezagutzan parte hartu duen ereduzko ibilbidea izan duen pertsona edota talde baten saritzea da. Euskal kulturaren saria Euskal Herriari lotutako doktoretza tesia edota argitaragabeko ikerkuntza laneri ematen da.

Bideoegile amateurrak sustatzeko, Euskal Herria, Euskara eta euskal kulktura gai gisa duten dokumentalak balioztatzeko da bideo-dokumental Sorkuntza saria.

Aurten, Memoriaz ari diren, osatzen diren eta jarraipen batean sartzen diren lanak sariztatzea hautatu dute Eusko Ikaskuntza eta Baionako Herriko etxeak.

Ohorezko saria Jean-Claude Larronde historialariak jaso du egin duen ibilbide aberatsagatik eta baita Eusko Ikaskuntza Iparralderen garapenarako egin duen lanagatik. Herriko etxea eta Eusko Ikaskuntza eskertu ditu eta Baionako ohorezko kultur saria gauzatzen duen Zigor artistaren esultura jaso du.

Tesia saria Antton Mayak, Justizia transizionalaz egin duen tesiagatik jaso du. Bertan egoteko parada ez izan arren, Pauline Guellek irakurri du testu bat bere izenean.

Bideo-sorkuntza saria, Idoia Lahidalga Baglietto, Oihane Puertas Ramirez, Tenpraren guarpena filmak jaso dute, oso ohoretuak sentitu dira eta Erronkariko emakumeei dedikatu diete saria.

Sariematearen ostean herriko etxeak zintzurbustitze bat proposatu die parte hartzaileei eta ondotik saridunak eta haien gomitak Eusko Ikaskuntzako kideekin batera Baionako egoitzan jateko aukera izan dute.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp