Euskararen Etorkizuneko Eszenarioak Elkarrekin Eraikitzen (e5)

Proiektuak

2017/11/14

Euskararen Etorkizuneko Eszenarioak Elkarrekin Eraikitzen (e5)

Komunitatearen Kapitalen Mapa osatzeko Delphia zabalduko dugu.

Pasa den ekainean e5 lan-ildoaren 1. Mintegia burutu genuen Gasteizen. Bertan proiektua azaltzearekin batera, proposatutako eredua balidatzeko eta ekarpenak jasotzeko Kontraste-elkarrizketak gauzatu ziren, eta Komunitatearen Kapitalen Mapa lantzeko lehen Tailer Apreziatiboa ere bideratu zen.

Mintegian egindako lehen talde-hausnarketari segida emanez, Delphi moduko galdetegia zabalduko dugu mintegian parte hartu edota interesa adierazi dutenei.

Galdetegi honek, Komunitatearen Kapitalen Mapeoari buruz Mintegian jasotakoetan sakontzeko eta 2018ko urtarrilaren 26an izango dugun proiektuaren hurrengo urratsaren 2. Mintegiari begira, oinarri-materialak prestatzeko laguntza eskainiko digu.

Prozesu honetan parte hartu nahi baduzu jar zaitez gurekin harremanetan.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp