"Euskaldunak, negozioa eta itsasoak XIII.-XV. mendeetan" ikerketan parte hartu

Ondarea

2023/05/09

"Euskaldunak, negozioa eta itsasoak XIII.-XV. mendeetan" ikerketan parte hartu

"Euskaldunak, negozioa eta itsasoak XIII.-XV. mendeetan" izango da Jakintza elkarteak abian jarriko duen hurrengo ikerlerroa eta, Eusko Ikaskuntzaren lankidetzari esker, ikerketa taldea osatzeko aukera duzu zure izena ekainaren 9a baino lehen emanez gero.

Jakintza elkarteko doktore talde batek, hiru unibertsitateren babesarekin (EHU, Montreal eta Laval), ondoko gai honen inguruko ikerketa-lana burutu nahi du: "Euskaldunak, negozioa eta itsasoak XIII.-XV. mendeetan".

Joxemiel Barandiaranek euskal izaera eta ohituren gainean egindako lanketa oinarri hartuta abiatuko da ikerketa, XII-XV. mendeetako euskaldunen harremanak eta itsaso bidezko negoziobideak aztertuz. Horretarako, Genova, Venezia, Burgos, Bartzelona, Bordeaux, La Rochelle, Paris, Londres, Leeds, Bristol, Amsterdamn eta Rotterdam-eko funtsak aztertu beharko direla aurreikusten da. Halaber, aztertu nahi dira aipatu garaiko euskaldunen eta arabiarren arteko harremanak eta euskaldunen eta ingelesen artekoak.

Ikerketa-taldea osatzeko interesa izanez gero, idatzi mezua komunikazioa@eusko-ikaskuntza.eus helbidera ekainaren 9a baino lehen eta informazio zabalagoa helaraziko dizugu.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp