Euskaldunak eta esklaboen salerosketa

Gure bazkideak

2017/02/14

Euskaldunak eta esklaboen salerosketa

Antropologia, Botanika eta Historiari buruzko lan ugari argitaratu dituen medikuntza doktore eta farmazialari den Angel Goicoetxea bazkideak “Los vascos y la trata de esclavos” lana argitaratu berri du.

Ikerketa honek XVI eta XIX. mendeetan beltz-tratuetan zenbait euskaldunek izandako partaidetza aztertu du, baita negozio honetan euskal jatorriko enpresa eta erakundeen inplikazioa ere.

Esklaboen salerosketa gune izan ziren Ameriketako herrialdeek egituratzen dute liburua, bertan, gizakien merkataritza gai “korapilotsu, konplexu eta amorragarriaren” errealitatearen zati bat argitzen duten dokumentuak gehitu ditu. Ediciones Pastorrek argitaratu du lana.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp