Euskaldunak Australian erakusketa izanen da Donapaulen apirilean

Berri korporatiboak

2024/03/20

Euskaldunak Australian erakusketa izanen da Donapaulen apirilean

Eusko Ikaskuntzak eta Donapauleko Bideak espazioak lankidetzan Euskaldunak Australian erakusketa estreinatuko dute apirilaren 5etik aurrera hiru asterentzat.

Estreinaldia apirilaren 5ean egien da 18:00tatik aurrera, Eusko Jaurlaritzako ordezkariak bertan egongo dira, bisita gidatu bat proposatua izanen da antolatzaileen eskutik eta ondotik zintzur bustitze bat eskainiko da publikoari.

AEBruntz egin den immigrazioa ezaguna egiten bazaigu Australiara joan ziren euskaldunen bizia ez da hain ezaguna bereziki Iparraldean. Pixka bat ahantzia izan den jende horri omenaldia egiten zaie erakusketaren bidez. Lan baldintza gogorrak, emazteen egoera, kanaberaren bilketa ezagutzera eramaten gaitu Euskaldunak Australian erakusketak.

Erakusketaz gain zonbait ekimen proposatuko dira. Hala nola apirilaren 12ean Esther Corta Euskaldunak australianeko idazkariak Australiako diaspora aipagai izanen du 18:30tik aurrera, Bideakeko auditorioan. Horrezgain dokumental bat proposatuko da Australiako euskaldunetaz gehiago jakiteko.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp