Proiektuak

2014/09/09

Eurohiriaren Gazte Foroa

1. Helburuak

  • Muga fisikoaren bi aldeetan bizi diren gazteak elkartzea Eurohiriaren inguruan hausnarketa sortzearren, mugak dituen aukerak eta trabak ezagutu, eta etorkizunera begira irudikatzen eta desiatzen duten metropolia eta hori gauzatzeko eman beharko diren erlazioak definitu.
  • Egitasmo honekin mugaz gaindiko gazteen arteko erlazioa bultzatzea, esperientziak ezagutu eta sustatu, eta Eurohiriko gazteei hitza ematea.

?

2. Osaera eta iraupena

Hausnarketa foro hau osatuko duten pertsonen kopurua 30 lagunekoa izango da eta diziplina, genero eta jatorria bermatuko dira; partehartzaileek Eurohiriaren hiru hizkuntzak erabili al izango dituzte.

Bilgune hau aldi batekoa izango da, hots, zazpi hilez luzatuko da eta parte hartzaile finkoak izango ditu, erdia mugaren alde batetakoak eta beste erdia mugaren beste aldekoak.

?

3. Laneko gaia

Gazteek, Donostia-Baiona mugaz-gaindiko metropolia abiapuntu bezala hartuz, Eurohiriaren errealitatearen diagnosi bat egingo dute, eta erronka batzuk eta etorkizunerako urratsak marrazteko saiakera egingo dute.

Lan talde bakoitzak (Hegoalde eta Iparralde) 2014ko iraila eta abendua bitartean 4 bilera gauzatuko ditu, hauetan aditu eta gonbidatu bereziak beraien ikuspuntu eta esperientziaz hitz egingo diete, gazteek mugaren beste aldeko errealitatea ezagutzeko aukera izango dute eta ondorioz erronka desberdinak definitzen eta lan proposamenak lantzen arituko dira.

2015eko urtarrilean eta otsailean bi taldeak elkarrekin 2 bilera egingo dituzte, bat Baionan eta bestea Donostian, egindako lana partekatzeko xedez eta era berean, marko amankomun bat adosteko xedez.

?

4. Aholkularitza Zientifikoa

Eztabaida eta hausnarketak abiarazteko eta gauzatzeko, Eusko Ikaskuntzaren egitura betearazleak Aholkularitza Zientifikoa batekin lanean arituko da. Mugaz gaindiko errealitatean ezagutza handiko lau pertsonak osatzen dute taldea. Batzorde honen eginkizun nagusia, tratatu beharreko esparruen eta lan ildoen arabera, metodologia, bibliografia eta adituak aukeratzea izango da.

  • Joxe Ramón Bengoetxea: UPV/EHU, coordinador de EHUgune
  • Olga Irastorza: Directora de la Cámara Transfronteriza BIHARTEAN
  • Xabier Itçaina: Profesor en la Universidad de Bordeaux
  • Kepa Korta: Director del Plan Estratégico de Donostia

Eurohiria Gazte Foroa

5. Proiektuaren lidergoa eta antolaketa

Proiektu hau Eusko Ikaskuntzak lideratuko du; foro honetan sortuko den lana eta hausnarketa zehaztu, zuzendu eta koordinatuz. Era beran, Eusko Ikaskuntzak eztabaida dinamizatzea eta foro aktiboa izan dadin beharrezkoak diren harremanak eta jarduera mantentzea bere gain hartuko ditu.

Lankidetzan oinarritutako proiektu bat izango da, eta horretarako Batzorde Antolatzaile bat eratuko da. Batzorde horrek proiektuaren diseinua eta plangintza eratuko du: kronograma, lan egutegia, egitekoak eta funtzioak eta parte hartzaileek beren gain hartu beharreko erantzukizunak zehaztuko ditu.

Topaketa espazio honen Batzorde Antolatzailea ondokoa izango da:

  • Proiektu arduraduna: Eusko Ikaskuntza eta bere lantalde profesionala.
  • 2 Bazkide gazte, Eusko Ikaskuntzan hainbat proiektuetan aktiboak izandakoak, batzorde antolatzailearen kide izango dira eta proiektuaren diseinuan eta dinamizazio lanetan arituko dira.
  • - Iparraldeko lankidea: Xaretu Elkartea, mugaz gaindiko eta iparralde eta hegoalderen arteko harremanak lantzea xede duen elkartea. Iparraldeko gazte taldearen ardura bere gain izango du.
  • - Societé d?Etudes Basques, Iparraldeko Eusko Ikaskuntzaren bulegoa proiektu honen zerbitzura izango dugu.

?

6. Lan metodologia

Partaidetza prozesu bat izango da, talde ikuspegiak sortu eta erabakiak hartzeari begira. Talde ikuspegi hau lortzeko, norbanakoaren ikuspegi eta iritzietan oinarrituko da metodologia. Lan-taldea izango da proiektu honetako lan dinamikaren oinarrizko elementua eta lan talde hauen helburua norbanakoaren iritzitik talde ikuspegirako eraldaketa egitea izango da.

?

7. Gazteen konpromezua

Gai bakoitzaren tratamendua zorrotza eta sakona izango da, eta horrek ardura eta konpromisoa eskatuko du parte hartzaileen aldetik. Horregatik, gazteek, Foro honetan parte hartzea onartuz gero, aldez aurretik, beren gain hartuko dituzten betebeharrak eta erantzukizunak ezagutu beharko dituzte.

?

8. Bileren egutegia

?

HEGOALDE (Donostia)

IPARRALDE (Baiona)

?

?

?

1. BILERA

13/09/2014

20/09/2014

2. BILERA

18/10/2014

25/10/2014

3. BILERA

15/11/2014

22/11/2014

4. BILERA

13/12/2014

20/12/2014

1. AMANKOMUNA

17/01/2015

2. AMANKOMUNA

21/02/2015

?

Babesleak

- Eusko Jaurlaritza y el Consejo Regional de Aquitania, a través del Fondo Euskadi Aquitania - Eusko Jaurlaritza ? Departamento de juventud - Baiona-Donostia Euskal Eurohiria Garatzeko Mugaz Gaindiko Agentzia / Agencia Transfronteriza para el Desarrollo de la Eurociudad Vasca Bayonne-San Sebastián - Gipuzkoako Foru Aldundia - Berrikuntzarako, Landa Garapenerako eta Turismoko Departamentua / Diputación Foral de Gipuzkoa - Departamento de Innovación, Desarrollo Rural y Turismo

Eurohiria Gazte Foroa

Laguntzaileak

-Ayuntamiento de Donostia ? San Sebastian -Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun

Donostiako UdalaDonostiako Udala

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp