Proiektuak

2015/04/17

Eurohiria

Sei hilabetetan zehar Ipar eta Hego Euskal Herriko gazteak Euskal Eurohiriaren etorkizunak aritzeko bildu eta ateratako ondorioak aurkeztu ziren apirilaren 16an.

Sei hilabetetan, Komite Zientifiko baten babesarekin eta adituen aholkularitzarekin, 18 eta 33 urte arteko gazte talde batek mugaz gaindiko egungo errealitatearen azterketa sakondu du bost ardatz nagusitan: lurralde kudeaketa, enpresa harremanak eta enplegu aukerak, kultur lankidetza, kultur aniztasuna eta komunikabideak.

Eurohiriaren aurkezpena

Dokumentazio, gogoeta eta eztabaida prozesu baten ondoren, Foroak bere AMIA azterketa egin du eta alor horretako behar konkretuak identifikatu ditu. Hau osatzeko, bi lurraldeetako gazteek batzuk besteez eta beren buruez duten pertzepzioa zehaztu dute.

Azkenik, gazteek lau proiektuak definitu dituzte harremanak sakondu eta lurralde komunaren kohesioa bultzatzeko: Euskal Eurohiria. Proiektu bakoitzaren helburu, lidergo eta aliantzak, finantziazioa eta arriskuak zehaztu dituzte:

  • Eurohiria Bizi. Gizarte eragile eta hiritarretan oinarritutako elkartea euskal eurolurraldearen integrazio, sustapen, partaidetza eta zabalkunderako.
  • Hiritruke.eus plataforma. Kultur, aisia eta kirol alorreko trukeak sustatzeko weba, baita esperientzia eta jardute onak partekatzeko.
  • Transhiria: Ipar-Hego Euskal Herria mugikortasuna sustatzea trena, autobus, tranbia, aparkaleku eta abarren sare intermodal koordinatu baten bidez.
  • Euskal Herriko Labela: Lurralde guztirako marka komuna gizarte eta ingurugiro iraunkortasunean, lan lokal eta zirkuitu laburrean oinarrituta, Eusko monetaren trukeak sustatuz.

Hendaian izandako prentsaurrekoan parte hartu zuten: Eusko Ikaskuntzako Proiektu eta Pertsonen Garapenerako Zuzendari Arrate Arinek, Xaretu Elkarteko Jean-Marie Izquierdo, Euskadi Akitania Euroeskaldeko Marc Moulin, eta Euskal Eurohiria Mugaz Gaindiko Agentziako Daniel Arbulu.

Eurohiriaren aurkezpena

Arratsaldeko saioan, Irunen, gazteek hitza hartu zuten proposatutako emaitza eta proiektuak aurkezteko. Ondoren, mahai-inguru batean, erakundeetako eta Foroko ordezkariek gai nagusiak eztabaidatu zituzten.

Proiektuko arduradunek adierazi dutenez, Foroko ondorio eta proposamenak dagokien erakunde eta politika publikoak definitzeko erabilgarri izatea nahi dute.

Txostena eskuragarri dago Eusko Ikaskuntzaren web orrian.

Proiektu-txostena:

Euskaraz - Gazteleraz - Frantsesez

Prentsa Dossierra:

Euskal Eurohiriaren Gazte Foroa Forum Jeune de l’Eurocité Basque Foro Joven de la Eurociudad Vasca

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp