Proiektuak

2015/01/14

Eurohiria: bigarren fasearen hasiera

Iparralde eta Hegoaldeko gazteak mugaz gaindiko eraikuntzaren alderdi nagusiak lantzen ari dira irailetik, Eurohiria Gazte Foroan.

Eurohiria: bigarren fasearen hasiera

Abenduaren 13an Donostian eta abenduaren 20an Baionan izandako saioekin, Eurohiriaren gazte foroaren lehen fasea amaitu zen. Lurraldearen kudeaketa eta kultur lankidetza izan ziren eztabaidagai. Gonbidatu berezi gisa parte hartu zuten Donostian Xabier Kerexeta kultur kudeatzaileak eta Baionan Rafa Zulaika Baionako Euskal Museoaren zuzendariak. Saio bakoitzean Euskal Eurohirian sar daitezkeen proiektuak zerrendatu ziren.

Eurohiria: bigarren fasearen hasiera

Urtarrilean hasiko da bigarren fasea. Orduan bilduko dira alde bateko zein besteko gazteak, egin dituzten ondorioei buruz lan egiteko, Euskal Eurohiriaren etorkizunerako lehentasunezkoak direla uste duten proiektu edo alderdiak identifikatzeko. Gazte Foroa osorik urtarrilaren 17an bilduko da Baionan lehenengoz.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp