Etorkizuneko zerk kezkatzen zaitu?

Urteko Galdera

2016/10/18

Etorkizuneko zerk kezkatzen zaitu?

Urriaren 31 arte, Urteko Galdera egiteko proposamenak onartuko dira. Horietatik bat aukeratu eta horren inguruan eztabaidatuko da Urteko galdera aldizkarian 2017an zehar.

Urteko Galdera tribuna ireki gisa planteatzen da; urtero, egileek eta irakurle komunitateak erabakitako gai bat jorratzen delarik.

Beraz, 2017 urteko galdera jasotzeko prozesua irekita dago eta nahi dutenek har dezakete parte, Eusko Ikaskuntzaren orrialdean zabaldu den formulario laburra osatuz hemen: lotura.

2016ko Urteko Galdera, ekarpen berriekin elikatua

Indarrean dagoen 2016ko galderak Zer nolako hezkuntza eredua nahi dugu kultura humanistikoa eta zientziaren arteko banaketa ezabatzeko? dagoeneko, 28 espezialisten erantzuna jaso du eta, urte amaierarako 35 baino gehiago izatea espero da hainbat ikuspegi eta ekarpenekin. Urteko Galdera sailari egindako azken ekarpenak Ricardo Antón, ColaBoraBorako esploratzailea, Koldo Saratxaga, NER GROUPeko sustatzaile eta sortzailea, Pilar Rodríguez, Deustuko Unibertsitateko irakaslea eta Asier Barandiaran, Euskal Filologian doktorearenak izan dira.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp