Etorkizuneko diaspora/k: Euskal Herriaren kanpoko harremanen geroa

Foroak eta mintegiak

2016/10/14

Etorkizuneko diaspora/k: Euskal Herriaren kanpoko harremanen geroa

Ekinez proiektuaren baitan, "Nahi dugun gizartea, izango dugun gizartea", pasa den irailaren 23an Baigorriko Bil Etxean foro parte hartzailea ospatu zen. Haren helburua  Euskal Herriaren kanpoko harremanenetan etorkizuneko diaspora/k -ekin izan beharko genukeen harreman mota eta parte hartu beharko luketen aktore eragileak identifikatzeko. 

 

Herriek erlazioak dituzte betidanik beren diasporekin. Eta bereziki, gure Euskal populuak identitate azkarra badu eta identitate honetan bere burua nolabait ezagutzen duen diaspora garrantzitsu bat ere. Diaspora hitza erabilerrexa da, gaur egun ‘zortzigarren probintzia’ edo ‘Basque Global Network’ izendatzen da ere. Bainan, berdin, behar genuke pluralean ‘Diasporak’ erabili! Ezen diasporako komunitateak azkenean aski ainitzak baitira! Irizpide batzuen arabera bereizten ahal dira:

a) Jatorriaren arabera : Iparralde (Lapurdi, Nafarroa Behera, Zuberoa), Euskadiko ElkarteAutonomoa (gehienbat, bainan ez soilik, Bizkaiko jatorrizko diaspora) edo Nafarroa(Nafarroako mendialdea, gehienbat)

b) Emigrazioaren garaiaren arabera: Ameriketako konkista, XVIII. – XIX. mendeko emigrazioa, XX. mendekoa eta 21. mendeko hastapeneko ‘emigrazio berria’. Lehenbiziko migrazioeidagokienez, haien ondokoekin (hurrunago ala hurbilagoak) tratazen ditugu

c) Toki eta gizarte gerizatzailearen arabera (Ipar Amerika, Hego Amerika edo bestekontinenteak. Oso ezberdinasun handiekin eskualdearen arabera eta baita hiri/herriarenhanditasunaren eta ofizioaren arabera).

…eta kriterio horiek gurutzatzen badira, orduan ainiztasun askoz gehiago, noski ! Bainanezberdintasun horien gainetik, eta uteen poderioz loturak eta diasporiar kontzientzia ahultzekotendentziatik at, lotura aski azkarrak gelditzen dira. Baita, Komunitate Global honetan elkartzeko, partekatzeko eta lankidetzeko gogoa aldatzen badoa, aspektu batzuetatik zehazten eta azkartzen doala dirudi.  

Testuinguru horretan hainbat galdera gako sortzen dira eta Etorkizun desiragarri baten eraikuntzari buruz aritzeko antolatu zen Foroa, hain zuzen ere.

Baigorrin, foro parte-hartzaileari hasiera emateko eta gaian murgiltzen hasteko, Juan José Ibarretxe jaunaren hitzaldia izan genuen, diasporarekiko duen erlazioa, teoriak eta ikuspuntua azaldu zituelarik.

Ostean, bertaratutakoek bi lan-taldetan banatu ziren eta dinamizatzaileen gidaritzapean, hausnarketa eta eztabaida lanean hasi ziren. Egun osoa eman ondoren, arratsaldeko azken orduan talde bakoitzean landutakoaren sintesia eta behin behineko emaitzak azaldu ziren. Behin betikoa txostena, esteka honetan aurkitu dezakezu.

 

2016.09.23 Etorkizuna irudikatuz eremua (Baigorri)

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp