Erakunde bizitza: bilerak eta aurkezpenak

Berri korporatiboak

2016/07/22

Erakunde bizitza: bilerak eta aurkezpenak

Uztaila erakunde bizitzari dagokionez mugimenduz jositako hilabetea izan da eta Eusko Ikaskuntza erakunde gonbidatu bezala ekitaldi ugarietan parte hartu du.

Ekainaren 17an Eusko Ikaskuntzaren Lehendakaria den, Iñaki Dorronsoro, Donostiako San Telmo Museoan “1516-2016. BakeItunak” erakusketaren inaugurazioan parte hartu zuen. Erakusketa horrek ibilbide ospetsua duten 400 artista baino gehiagoren obrak biltzen ditu bakearen irudikapenak artearen historian, kulturan eta zuzenbidean jasoz.

Uztailean sartuta, 1ean hasita Eusko Ikaskuntzaren Zuzendari Orokorra den Iñaki Ibarrak, Bai Euskarari Sariak ekitaldira joan zenetik, ekitaldiak ugaritu egin dira. Hil horren 18 eta 19an Gasteizen burutu ziren hitzorduak Iñaki Dorronsororen parte hartzea izan zuten. Horietako lehenengoa Aita Baztarrika bideo-aurkezpena izan zen hiriburuko Artium museoan ospatu zena eta, bigarrenengoa, Lehendakaritzan ospatutako Etxepare Institutuaren Patronatoa. Azkenik, hilabetea ixteko, uztailaren 20an Iparraldeko lehendakariordea den Jean Michel Larrasquetekin batera Iparraldeko Garapen Kontseiluaren prentsaurrekoan parte hartu zuten.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp