Sariak

2016/01/21

ENE Saria: Emate ekitaldia Iruñean

Italiatik helduak, Associazione Culturale Euskarako kideak jaso dute, Eusko Ikaskuntzaren eskuetatik, ENE Saria Iruñean ospatutako ekitaldi batetan.

ENE Saria

Iruñeako Civivox Condestableko aretoan urtarrilaren 18an ospatutako ekitaldian eman dio Eusko Ikaskuntzak 2015eko ENE Saria Italiako Associazione Culturale Euskara elkarteari. Nestor Basterretxea artistak diseinatuako anagrama eskultorikoaren erreprodukzioa Alexander Mendizabalek eta Roberta Gozzik, elkartearen bazkideak, jaso dute Iñaki Dorronsororen, Eusko Ikaskuntzaren Lehendakariaren, eskuetatik. Ekitaldia lagunartekoa izan bada ere, ENE Sariko epaimahaikide batzuk, Eusko Jaurlaritza, HABE edo AEK bezalako erakundeetako ordezkaritza instituzionala egon da bertan Italiako erakundearen lana txalotu eta suspertzeko.

ENE Saria

Iñaki Dorronsorok elkarteak euskara eta euskal kulturaren alde Italiako bazter askotara eramateko dituen gogoen indarra, oztopo izan zezaketen mugen aurrean nabarmendu du, hots, egoitzik gabe hizkuntza eta kultura bultzatzeko egiten dituzten ekimen mordoak. Halaber, azkenengo urteetan gauzatu eta jarraipena ematen dien ekimenen garrantsia aipatu nahi izan du. Associazione Culturale Euskarak, aldiz, saria "momento oso berezian heldu eta aurrera egiten jarraitzeko indar izugarria" eman diela nabarmendu du. Elkartearen barruan hainbeste ordu sartu dituzten boluntario guztien lanari errekonozimendua da, datozen erronka eta proiektu berriak abiatzeko indarra ematen dionak eta munduari aitortzen dionak elkartearen esfortzu bizia Italian euskara eta euskal kultura zabaltzeko.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp