Eñaut Etxamendik eta Maider Martineauk jaso dituzte Eusko Ikaskuntza-Donibane Lohizuneko Musika Sariak

Sariak

2024/02/12

Eñaut Etxamendik eta Maider Martineauk jaso dituzte Eusko Ikaskuntza-Donibane Lohizuneko Musika Sariak

Saldo handian ospatu dira Eusko Ikaskuntza-Donibane Lohizuneko Musika Sariak otsailaren 10ean.

Zeremonia 12:00 etan hasi da Peyuco Duhart Kulturgune berrian. Donibane Lohizuneko auzapezak, Jean-François Irigoyenek egin dio harrera publikoa eta saridunei. Eusko Ikaskuntza eta Donibane Lohizuneko lankidetzaren garrantzia azpimarratu ondoan, Claude Mehats Eusko Ikaskuntza Iparraldeko lehendakariari hitza eman dio eta azkenik, Ana Urkiza lehendakariak bukatu du harrera hitzartzea.

Mehatsek berriz hitza hartu du Maider Martineau Gazte sariduna aurkezteko. Artistaren aurkezpen labur baten ondotik Martineauri eman dio gazte saria, 2.000€-ko txeke bat. Maider Martineauk hitzartze eder batean bere eguneroko erronkak eta bere bizian musikaren garratzia ezagutzera eman digu.

Thierry Biscarry-k hartu du hitza Enaut Etxamendi Ohorezko saridunaren aurkezteko. Ibilbide paregabea eta euskal kulturaren alde eramandakoa azpimarratu ditu. Enaut Etxamendiri ohorezko makhila bat emana izan zaio. Enautek bere harridura eta poza adierazi du hitza hartu duelarik.

Zeremonia bukatzeko Kimu txalaparta-ko musikariek Agurra eman dute harrizko txalaparta batekin. Eta Ilune Dufau trikilariak hetsi du zeremonia bi trikititxa doinurekin. Sariemanaldiaren ostean bufeta bat eskaini da saridunei eta publikoari.

Bukatzeko 14:00etan Ahots Hariak, Inge Arinen dokumentalaren emanaldi bat egin da zentro kulturalaren aretoan.

Eusko Ikaskuntza-Donibane Lohizuneko Musika Sariak

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp