Eñaut Etxamendik eta Maider Martineauk Donibane Lohizuneko Musika sariak jasoko dituzte

Berri korporatiboak

2024/01/30

Eñaut Etxamendik eta Maider Martineauk Donibane Lohizuneko Musika sariak jasoko dituzte

Eñaut Etxamendi kantariak eta Maider Martineau musikariak jasoko dituzte Donibane Lohizuneko Musika sariak otsailaren 10ean 11:30etan.

Duela zonbait urte Eusko ikaskuntzak eta Donibane Lohizuneko herriko etxeak lankidetzan Musika sariak sortu zituzten Musikarekiko Donibane Lohizunek duen harremana azpimarratzeko eta batez ere musikariak argira eramateko. Bi sari banatzen dira urtero, alde batetik Ohorezko saria, ibilbide erakusgarri bat saritzeko eta Gazte saria, musikari gazteak sustatzeko.

Eñaut Etxamendik Ohorezko Musika Saria jasoko du kantagintzan eramandako ibilbide paregabearentzat. Maider Martineauk Gazte Saria jasoko du eramaten dituen proiektu eta asmoengatik.

Sari emanaldia 11:30etan iraganen da eta ondotik buffeta bat egonen da. Sari emanaldiaren karietara Inge Arinek egindako Ahots hariak dokumentala emanen da Donibane Lohizuneko Peyoco Duhart kultur zentroan 14:00etan.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp