Ingurugiro eta arlo sozialeko arazoei irtenbidea ematen saiatzen diren eredu sozio-ekonomiko berrien inguruan hausnartzea izan zuen helburu.
“Garapen sozio ekonomikoa: euskal gizartea eta enpresa” ekimenaren baitan, Eusko Ikaskuntzako talde teknikoak Ekonomia Berrien Mintegiko ondorioak bildu ditu. Irailak 29an ospatu zen Mintegiak ingurugiro eta arlo sozialeko arazoei irtenbide berriak ematen saiatzen diren eredu sozio-ekonomiko berriak eta enpresa experientziak plazaratzea eta horien inguruan hausnartzea helburu izan zuen.
Partaideek hausnarketara eta euren ideiak partekatzeko aukera izan zuten, planteatutako hiru galdera hauen inguruan:
- EREDU TEORIKOEI BURUZ
Zein ereduk uste duzu izango dutela garapen haundiago bat? Zer dute amankomunean, eta zein bateraezintasun?
- ESPERIENTZIA PRAKTIKOEI BURUZ
Zure ustez, zein ekarpen egiten dute experientzia hauek gure ekonomian? Uste duzu praktika hauek aplikagarriak direla beste sektore eta enpresa batzuetan? Ze aukera aurreikusten duzu?
- PROPOSAMENAK GURE EKONOMIARENTZAT
Zein ekimen, proposamen eta politikak gauzatu daitezke eredu hauek praktikan aplikatu daitezen?
Jendearen artean, profil eta ideia desberdinak eta askotarikoak zeuden. Hala ta guztiz ere, oro har, alternatibak bultzatzeko une egokiaz eta gizarte-premiei eta ingurumen-premiei erantzungo dien ekonomia pluralagoa eta askotarikoa eraikitzeko borondateaz jabetuta zegoen jendea.