Dolhare-Zaldunbide eta Ugarte bazkideen izendapen berriak

Gure bazkideak

2022/09/23

Dolhare-Zaldunbide eta Ugarte bazkideen izendapen berriak

Katixa Dolhare-Zaldunbide Euskal Kultur Erakundeko (EKE) lehendakari izendatu dute eta Oskia Ugartek, Huarte, Arte Garaikide Zentroko zuzendaritza hartu du.

Literaturan doktorea da Katixa, eta Mikel Erramousperen ondoren hartu du postua, karguan sartzen den lehen emakumea da. Ezpeletan jaio zen 1982an, eta Aldude ibarreko bizitza soziokulturalean buru-belarri murgilduta dago. Bigarren hezkuntzan eta unibertsitatean irakasten du. 2014. urtean argitaratu zuen lehen eleberria, Biribilgune, nortasunari eta bizikidetzari buruzko gogoeta.

Oskia Ugarte Artearen Historian lizentziaduna da EHUn, eta, 2016. urteaz geroztik, Nafarroako zentroko zuzendarikidea zen. Kultur kudeaketaren arloan egin du lan, batez ere arte garaikideko proiektu eta programen produkzioan eta zuzendaritzan, baita erakusketa proiektuetan ere. Gainera, Eusko Ikaskuntzaren kultura-politikari buruzko ikerketa-programaren zuzendari zientifikoa da.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp