Proiektuak

2015/03/12

DiKomA eta EkoLinguA solas-jokoaren aurkezpena

Datorren apirilaren 22an, Donostiako Miramar Jauregian, DiKomA eta EkoLinguA solas-jokoaren aurkezpena izango da.

DiKomA proiektua

2012an abian jarri zen DiKomA proiektuaren emaitzak gizarteratzeko ordua heldu da. Hiru faseetan burutu den proiektu honen garapena azaltzeko komunikabide eta eragile desberdinak gonbidatuak izango dira.

Prozesuaren hiru faseen berri emango da: ?DiKomA. Oinarriak? (2012), ?DiKomA. Interbentzioa? (2013) eta ?DiKomA. Analisia eta proiekzioa? (2014). Hala nola fase bakoitzetik jaso diren ondorioak eta hiru produktuetan bilakatu dena: ?Hizkuntzen ekologiari buruzko Corpus teoriko-kontzeptual egokitua?, ?EkoLinguA solas-jokoa? eta ?EkoLinguA solas-jokoaren erabilpen gida eta prototipoa?.

Hiru elementu hauen bilakaera nolakoa izan den azalduko da aurkezpenean, hala nola EkoLinguA solas-jokoa ezagutarazteko aukera izango da. Produktu honek herritarren artean eztabaida irekia eta antolatua ahalbidetzeko eskeintzen dituen aukeraren berri emango da.

Aurkezpen honetan Soziolinguistikako Klusterra eta Eusko Ikaskuntza, proiektuaren sustatzaileak, eta parte-hartze zuzena izan duten Gipuzkoako Foru Aldundia, EHU, Elhuyar, Topagunea eta HUHEZI, eta Bermeo, Errenteria, Oñati eta Zumaiako udalerrien ordezkariak izango dira.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp