"Cruce de caminos" hitzaldia Ripodasen

Gure bazkideak

2017/02/20

"Cruce de caminos" hitzaldia Ripodasen

Pasa den larunbatean, otsailak 18, Eusko Ikaskuntza eta Urraul Beitiko Udalaren lankidetzaren baitan, Ana Zabalza historialariak Agoitz-Ilunberri bailararen ibilbide historikoaren inguruko mintzaldia eman zuen Ripodaseko Areto Kulturalean. Entzule ugari bertaratu ziren.

Nafarroako Unibertsitateko irakasleak azpimarratu zuen Zangotzako merindadeak, eta bereziki Urraul Beitik, duen izaera eta posizio berezia Nafarroa osoaren baitan. Bertaratutakoek aukera izan zuten entzuteko nola Behe Erdi Aroan oparotasun eta osotasun demografiko garaiak bizi ondoren, Nafarroaren konkistak eta Gaztelaren baitan sartzeak erabat aldatuko zuen lurralde honen lekua erresumaren barnean. Ikertzaileak azaldu zigun nola bilakatu zen Aragoirekiko muga leku arriskutsu, bandolerismoa dela eta; komertzioa eten egin zen eta eskualdearen gainbehera etorri zen, nahiz eta bere antzinako ondarea mantendu zen ia aldaketarik ez baitzuen jasan.

Hitzaldiaren ondoren eztabaida piztu zen entzuleen artean eta tarte bat izan zuten Ana Zabalza historiagileari buruz gaiaren inguruko galderak egiteko.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp