Biarritz Hiria-Eusko Ikaskuntza dirulaguntzen banaketa

Bekak

2021/07/12

Biarritz Hiria-Eusko Ikaskuntza dirulaguntzen banaketa

Iragan den uztailaren 9an, Biarritzeko herriko etxearekin lankidetzan, Eusko ikaskuntzak 2020 ikerketarako diru laguntzak banatu zituen.

Eusko Ikaskuntza, Biarritz Hiriarekin partaidetzan, urte guziz ikerkuntzarako laguntzak esleitzen ditu Euskal Herriari edota euskal kulturari buruzko lanak sustatzeko gisan, edozein arlokoak, giza zientzietatik zientzia zuzenetara. Ekitaldia 2020ko udazkenean izan behar zen baina pandemiak eraginda atzeratua izan zen eta iragan den uztailaren 9an, 17:00etan egin zen.

Herriko etxeko kontseilu gelan ospatu zen ekitaldian, Pauline Guelle eta Alex Arcelus ikasle sarituek haien lanak aurkeztu zituzten. Ekitaldian Maider Arosteguy auzapeza, Anne Pinateleta kultura eta euskararen hautesia eta Eguzki Urteaga Eusko Ikaskuntza Iparraldeko lehendakaria egon ziren. 

Ondotik gerturatu izan ezin duten bi ikasleen aurkezpenak emanak izan ziren bideoz euskaraz, frantseseko azpitituluekin.

Eguzki Urteagak Biarritzeko herriko etxearekiko lankidetza berrietsitzeagatik eta konfiantza egiteagatik eskertu zuen auzapeza. Maider Arosteguy-k, aldiz, ekimena hetsi zuen Biarritzek duen ikerkerkuntzarekiko atximendua oroitaraziz eta ikasleei goresmenak eman zizkien.

Hemen aurtengo sarituak:

  • ARCELUS Alex. Doctorat en euskara de sociolinguistique : Garaziko Euskara
  • LERANOZ Alfonsina. Doctorat d’histoire de l’art en espagnol : Iparralde y Buenos Aires, influencia y vinculos.
  • GUELLE Pauline. Doctorat de droit public : Les actes de torture et de mauvais traitements en Espagne après la transition démocratique.
  • LEGARDINIER Matilda. Master 1 de sociologie : Le rôle de la société civile dans la disparition d’ETA.
  • HARLOUCHET Emma. Master 2 de sociologie : Les effets de l’incarcération dans les parcours de femmes auto-définies comme politique en territoire basque.
Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp