Bermeoren altxorrak agerian

Proiektuak

2017/06/21

Bermeoren altxorrak agerian

Eusko Ikaskuntzak eta Bermeoko Udalak bertako historia oso era erakargarrian jasotzen duten zenbait bideo egin dituzte.

Bermeoko alde zaharreko paneletan ikus daitezkeen 6 mikro-bideo eta herriko xarma eta bizitasuna islatzen duen bideo laburra egin da elkarlanean bi erakunderen artean.

Minutu eta erdi batetan bideo laburra, Gaztelugatxeko, Bermeoko altxorraren, irudi batzuekin hasten da, eta hortik herriko toki eder eta esanguratsuak erakusten ditu: Matxitxako, Tala, Portua, San Juan Portale, Torrontero, Izaro, Lamera, Talape, Aita Guria baleontzia, Arrantzaleen Museoa… Horrez gain, Bermeon dauden arte-lan bereziak ere erakusten ditu: Olatua, Xixili, Bermeoko baleazaleen historia kontatzen duen Talako murala, Torronteroko eskulturak…

Bestalde, Eusko Ikaskuntzak ekoiztutako mikro-bideoetan Bermeoko historia, ohitura eta jaiei buruzko informazioa era orijinalean ematen da. Herria ezagutzeko ibilbide interesgarria osatzen dute bertako historia jasoz, eta, aldi berean, alde zaharrera sartzeko gonbidapena luzatzen dute.

Mikro-bideo horiek ikus daitezke sei paneletan kokatuta dauden QR kodeen bitartez. Panel guztiak honako tokietan daude: San Juan Portalen, Prantzizko Deuna Atean, Gaztelun, Torronteron, Portuzarran, Baztarren, Talan, Goiko Plazan eta Gaztelugatxeko Donienen.

Eusko Ikaskuntzak lehenagotik bederatzi panel jarri zituen Bermeoko toki esanguratsuenetan, bakoitzeko informazioa era erakargarrian emanez argazki batekin batera, herria ezagutzeko ibilbide interesgarria osatuz, eta, aldi berean, alde zaharrera sartzeko gonbidapena eginez. Horrez gain, plano batzuk ere osatzen dute panelak, eta plano horietan beste panelen kokapenen berri ematen da, kalez kaleko ibilbide interesgarri bat osatuz. Orain, lan honi esker, sei paneletan QR-ak jarri, eta, horien bidez, edukia osatzen duen mikro-bideoak daude.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp