Auzolan: proposamen lantegia

Foroak eta mintegiak

2022/01/18

Auzolan: proposamen lantegia

Hainbat esperientzia bildu ondoren, urtarrilaren 31ean tailer bat egingo da Tolosaldean abian jarriko diren bi auzolan ekimen zehazteko.

2021eko bigarren seihilekoan “XXI. mendeko Gipuzkoaren eraikuntzan auzolana iraganeko kontua ala etorkizuneko giltza? Tolosaldean saiakera” proiektuko lanak hasi ziren, Eusko Ikaskuntzak, Tolomendik eta Tolosaldeko Landa Garapenerako Elkarteak eta Huhezi Koop. Ek sustatua. Esperientzia berritzailea da, Tolosaldean auzolan-kulturak dituen ahalmenak aztertzera bideratua, beste eremu batzuetara eta lurraldeko beste eskala batzuetara zabaldu aurretik.

Esparru horretan, auzolanaren adibide praktikoen bilduma egin da web bidez, eta herritarrei, elkarteei, ekonomia- eta garapen-eragileei eta udalei parte hartzeko gonbita egin zaie. Informazio bilketa horretatik abiatuta, urtarrilaren 31ean Amezketan arratsaldeko 18:00tan, tailer bat egingo da Tolosaldean auzolanean izan daitezkeen esperientzia berriak elkarrekin aztertzeko. Horietako ekimen bat aukeratuko da modu esperimentalean gauzatzeko.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp