Auxkin Galarraga eta Urkiri Salaberria

Gure bazkideak

2022/09/23

Auxkin Galarraga eta Urkiri Salaberria

Auxkin Galarraga bazkideak UPV/EHUko Udako Ikastaroetan parte hartu du irakasle gisa. Bestalde, Urkiri Salaberriak hitzaldia eman zuen San Telmon.

“Gipuzkoaren etorkizuna aldaketaren eta ziurgabetasunaren testuinguru batean” ikastaroaren barruan, EHUko Soziologia eta Gizarte Lan Saileko irakasle Auxkin Galarraga Ezpondak “El cambio social en Euskadi. ¿Un país de la innovación?” hitzaldia eskaini zuen irailaren 2an.

Bestetik, irailaren 4an, Donostiako Museoaren Lagunen Elkarteak bere bildumako elementu zehatzei buruz antolatzen dituen hitzaldien markoan, Urkiri Salaberria “Pondala”ren inguruan jardun zen. Brontzezko ontzi horrek hainbat tamainatako edalontziak ditu barruan, eta merkataritzan erabiltzen dira. Haren hitzaldiaren izenburua hau izan zen: “Los gloriosos harapientos de Salaverria”

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp