Aurten ere abian da irisgarritasuneko ikastaroa

Berri korporatiboak

2023/11/18

Aurten ere abian da irisgarritasuneko ikastaroa

Beste urte batez, ingurune digitaleko edukien irisgarritasunaren inguruko ikastaroa abian da.

Azaroaren 27an hasi zen irisgarritasunaren ikastaroa, aldaketekin dator aurten. Izan ere, oraingoan ez gara ikusmen murriztua duten pertsonengan bakarrik zentratu, gaitasun anitzak dituzten pertsonentzat INGURUNE DIGITALETAN IRISGARRIAK DIREN EDUKIAK nola sortu irakatsiko dugu.

Ikastaro honen helburu nagusia, komunikazio inklusiboaz sentsibilizatzea da, horretarako ingurune digitaletan pertsona guztientzat irisgarriak izango diren edukiak nola diseinatu eta sortu ikasiz.

Beste helburu batzuk ere baditu:

  • Aniztasuna, irisgarritasun unibertsala, erabilgarritasuna eta ezgaitasuna bezalako kontzeptu giltzarriak aztertzea, horien inguruko hizkera komuna lortuz.
  • Ezgaitasun ezberdinak dituzten pertsonak ingurune digitaletako edukietara sartzen direla erakustea.
  • Dokumentu digital irisgarriak (Word eta PDF) nola egin eta baliozkotu jakitea. Sare sozialetan argitalpenak sortu eta kudeatzeko irisgarritasun-teknikak eta -gomendioak aplikatzea.
  • Web-aren irisgarritasuna hainbat ezaugarri dituzten erabiltzaileen esperientziaren ikuspegitik aztertzea. Web edukiaren irisgarritasun-jarraibideak erakustea (WCAG jarraibideak).

APTESek antolatutako ekimen hau, Zuriñe de Anzolak, irisgarritasunean aditua den aholkulariak zuzenduko du, Gipuzkoako Foru Aldundiak finantziatuta.

Sor dezagun gizartearentzat irisgarria den komunitate digitala! Oraindik garaiz zabiltzate, beraz, animatu zaitezte ikastaroan parte hartzera gure webgunean sartuz! 

Bestalde, aipatu, UNED Bergarako ikastaroek izugarrizko arrakasta izan dutela beste urte batez.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp