Proiektuak

2015/11/12

Auñamendiren Nortasun Agiria: 2444-5487

Auñamendi Eusko Entziklopediak nazioarte mailan onartutako ISSN identifikatzailea lortu du. ISSN 2444-5487 izango da, hemendik aurrera, bere identifikazio zenbakia

AuƱamendiren Nortasun Agiria: 2444-5487

Baina, zer da ISSNa? ISSNa (International Standard Serial Number / Argitalpen Seriatuen Nazioarteko Zenbaki Normalizatua) zenbakizko kode bat da, argitalpen seriatuak identifikatzeko nazioartean ezagutzen dena. ISSNa zortzi zenbakiz osatuta dago eta argitalpenaren izenburuarekin bereizi ezin den moduan dago lotuta. Izan ere, izenburuan aldaketarik eginez gero, ISSNa aldatu egingo da beti. ISSNaren abantailak Eta zergatik ISSNa lortze horren garrantzia? Abantaila asko dituelako. Begira zeintzuk:

  • ISSNak argitalpen bat mundu osoan adiera bakarra eta anbiguotasunik gabe identifikatzea ahalbidetzen du, lana editatu den herrialdea edo hizkuntza kontutan izan gabe, ezta beste argitalpen seriatu batzuek izenburu bera edo antzekoa duten ere. Horregatik, ISSNa argitalpen seriatuei dagokien informazio, komunikazio, kontrol eta kudeaketa prozesu guztietan oinarrizko elementua da.
  • Editore, banatzaile, liburuzain eta harpidetza agentzien arteko komunikazioa azkartu egiten du, aldi berean eraginkorragoa ere eginez.
  • ISSNa duten argitalpen guztien datuak ISSNaren nazioarteko datu-basean daude sartuta. Datu-base hori argitalpen seriatuei buruzko funtsezko baliabide informatiboa da, bere bolumenagatik (milioi bat erregistrotik gora), estalduragatik (mundu osoa) eta datuen fidagarritasunagatik.
  • ISSNaren esleipena doakoa da.

Auñamendi Eusko Entziklopedia aurrera doa, etengabeko pauso sendoak emanez!

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp