Ondarea

2013/07/01

Auñamendi Eusko Entziklopedia. Zertan ari gara?

Auñamendi Eusko Entziklopediak lehen sei hilabeteetan 125 eduki berri gehitu ditu eta 375 eduki berritu ditu. Horrez gain, 140 ahots itzuli dira gazteleratik euskarara.

Urte gogorra eta zaila izan arren, jarrera baikorrarekin Auñamendi Eusko Entziklopediako taldekideek aldapa gora, baina indar guztiarekin jarraitzea erabaki dute. Hortaz, nahiz eta baliabideak murritzak izan, gure egileen eskuzabaltasun eta laguntza ordainezinari esker, entziklopediako edukiak lantzen jarraitzen dugu.

Sei hilabete hauetan zehar 125 eduki berri gehitu ditu lan taldeak. Horretaz gain, 375 eduki berritu ahal izan dira eta erronka nagusienetako bati ere aurre egin ahal izan zaio, itzulpenei hain zuzen. 140 dira gazteleratik euskarara itzuli diren edukiak eta oso garrantzitsua da elebitasunaren inguruan egitean ari den lana, izan ere, ezinbestekoa da entziklopedia guztiz elebiduna izatea eta horretan dihardu lan taldeak.

Testuez gain, badira oso garrantzitsuak diren beste baliabideak. Hortaz, irudiak, bideoak, estekak edota audioak ere gehitu dira. Auñamendiren itxura eta aurkezpena zaintzea ere erronka garrantzitsua da eta ildo horretan, bilatzaile berri bat gehitu da honi esker, bilaketen emaitzak egokiagoak bilakatu direlarik.

Hobetze helburu horrekin ere, azken aste hauetan entziklopediaren inguruko zenbait pertsona elkarrizketatu egin dira (egileak eta erabiltzaileak), ezinbestekoa baita zuen iritzi, kritika eta iradokizunak jasotzea. Beste pauso batzuk emango dira gure balizko beste publikoekin ere. Zer da gure erabiltzaileek behar dutena? Zeintzuk dira gure entziklopediaren indar-guneak? Eta ahuleziak? Galdera asko dira buruan ditugunak eta erantzun bat eman nahi zaie.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp