Asmoz Fundazioa: matrikula irekiak

Ikastaroak

2016/05/26

Asmoz Fundazioa: matrikula irekiak

Hiru ikastaro berri hasiko dira datozen asteotan: Kultur kudeaketa parte-hartzailea; Gamifikazioa formakuntzan; Ondarearen kudeaketa eta dinamizazio turistikoa.

Kultur kudeaketa parte-hartzailea 

Kudeaketa parte-hartzaile adierak esanahi ugari izan ditzake. Ikastaroaren bitartez partaidetzarekin zer uler daitekeen azaldu nahi da eta egungo ereduen alternatiba diren ereduen inguruko gogoeta egin nahi da, horietan kudeaketa kulturalerako eragileen presentzia txertatzeko aukera aztertuz.

Hauek dira ikastaroaren abantaila garrantzitsuenak:

  • Internet bidez emango da ikastaroa, ondoen datorkizun ordutegian egin dezakezu.
  • Ikastaro praktikoa da eta esperientzian oinarritutakoa; oso baliagarria kultura arloko profesionalentzat.
  • Formatu txikiko ikastaroa da, gai zehatzetan ezagutzak eskura ditzazun denbora tarte labur batean.

Donostia2016k diru-laguntzak emango ditu ikastaro honetan parte hartzeko. Eskaerak egiteko azken eguna: 2016ko maiatzaren 22a.

  • Hasiera data: 2016-05-30
  • Modalitatea: Online
  • Tripartita Fundazioaren hobaria jasotzeko aukera

Informazio gehiago

Gamificación

Gamifikazioa formakuntzan

Ikas dezakegu jolasean? Guztiok jolasten eta ikasten urte asko eman ditugu, baina … zenbat urte daramagu gamifikatzen?. Jolas birtuala eta presentziala baliotsuak dira, biak dira ikasteko estrategia onak: erreflexioa, ikasketa eta aldaketak sustatzen eta errazten dituzte.

Joko birtualak hezkuntza eta prestakuntza simulatu egoeratan aurre egiteko aukera ematen du. Gainera, errealitatea ikuspuntu eta era desberdinetan ikusteko aukera ematen digu.

Ikastaro honetan proiektu baten inguruan lan egingo da, eta parte-hartzaile bakoitzak jolas bat garatzeko aukera izango du.

  • Hasiera data: 2016-05-30
  • Modalitatea: Online
  • Tripartita Fundazioaren hobaria jasotzeko aukera

Informazio gehiago

Gestión Patrimonio

Ondarearen kudeaketa eta dinamizazio turistikoa

Turismoa, kultura eta aisialdiaren arteko uztarketa jarduera ekonomiko garrantzitsueneko bat izango da etorkizun hurbilean. Turismo kulturala elkargune bat izan daiteke esparru turistiko eta kulturalaren artean eta baita eremu publiko eta pribatuan ere.

Egun, ondare kulturala turismoaren eta aisialdiaren esparruan kokatuz gero, horrek dakar ezinbestean eremu horretako profesionalak espezializatzeko beharra. Profesional horiek ezagutza eta gaitasun berriak behar dituzte jarduera turistikoaren eskakizun berriei eraginkortasunez erantzuteko.

  • Hasiera data: 2016-06-06
  • Modalitatea: Online
  • Tripartita Fundazioaren hobaria jasotzeko aukera

Informazio gehiago

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp