Argentinako Euskal Echea Kultura eta Ongintza Elkartea, ENE SARIA 2016

Sariak

2016/12/03

Argentinako Euskal Echea Kultura eta Ongintza Elkartea, ENE SARIA 2016

Eusko Ikaskuntzak sari honekin Euskal Herritik kanpo euskararen eta euskal kulturaren zabalkunde lanean nabarmendu den erakundeari lana aitortzen dio

Argentinako Euskal Echea Kultura eta Ongintza Elkarteak eskuratu du ENE Saria 2016an zehar euskara eta euskal kulturaren alde egindako lanagatik. 

Euskal Echea Kultura eta Ongintza Elkartea 1904. urtean sortu zen euskaldunak eta argentinarrak batzeko bazkundea izateko helburuarekin. Sortzaileen helburei jarraituz, 1906an Euskal Echeak lehengo eskola zabaldu zuen Buenos Airesen 100 bat neskeentzako lekuarekin. Urteak aurrera egin zuten eta gero eta eskaera altuagoa jasotzen zutelarik, leku kopurua zabaldu eta mutileei ere ireki zieten ateak. 

Baina mugarria 2007an heldu zen, proiektu berri batek euskara eta euskal kulturari bultzada berezia eman zionean eta orduztik geroztik goraka besterik ez du egin. Egun, bakarrak dira euskara irakasgai kurrikalarra izatea lortu dutenak. 

Gaur egun, 300 kide baino gehiagok osatzen dute erakundea eta 1.500 dira geletan dituzten ikasleak, horietako 900 Buenos Aireskeko egoitzan izanik eta 500 Llavallolen duten beste egoitzan banaturik. 6 euskara irakasle dituzte eta maila desberdinetan sailkatutako 61 bat talde dira guztira, 36 Buenos Airesen eta 25 Llavallolen.  Astean eskola programaren kurrikulan dagoen ordubeteko klasea dute ikasleek.

Urtean ematen dituzten euskara klaseetaz gain, besteak beste, Korrika ospatzen dute, euskal dantza eta musika egin, abesbatzak izan eta Argentinako Euskal Etxeen umeen topaketa egiten dute euren egoitzetan...eta noski, Euskararen Naziorteko Egunaren ospakizuna burutzen dute. Gainera, gelen, aretoen eta pasilloen seinalektika euskaraz izaten da, horrela, "Jai Alai", "Gernika" edo "Guretzat" bezalako izendapenak topa daitezke  euren hormen artean.

ENE Sariaren epaimahaiak azpimarratu nahi izan du "Euskara gai kurrikulartzat daukan eskola bakarra da. Argentinan lan mordoa egiten duen erakundea da eta bolumen aldetik irismen zabala dauka, 1.500 umeetara heldu ezik, euren beste 1.500 familietara heltzen baitira ere". Halere, epaimahaiak argi utzi nahi izan du urtean urteko lanari so egiten diola eta "beste erakunde ugari oso bide egokian ari dira, testuinguru apalago batetan egonda ere (edo ez). Pausu sendoak ematen ari dira euskara eta euskal kulturaren aldeko lanean". Kasu guztietan ere, etorkizunari begira lanean jarraitzera animatu nahi izan dituzte.

2017ko urte hasieran, ekitaldi publiko batetan, Eusko Ikaskuntzak ekingo saio sari banaketari, oraindik zehaztu gabeko datan.

ENE Sariaren XI. edizioa
Eusko Ikaskuntzak 2006an abian jarri zuen sari berezi hau munduan zehar hizkuntza eta kulturaren mesedean lan jarraia egiten ari ziren erakundeen lanen aitortza egin, ikusgarritasuna eman eta aurrera jarraitzeko bultzada emateko xedez. 

ENE Sariaren garaikurra Nestor Basterretxea artistak diseinatutako anagrama eskultoriko baten erreprodukzio bat da.

 

EUSKARAREN NAZIOARTEKO EGUNA , 1949 - 2016

 

1949an aldarrikatu zuen Eusko Ikaskuntzak Euskararen Nazioarteko Eguna (ENE), euskal hizkuntzaren unibertsaltasuna mundu zabalera adierazteko. 

Ospakizunaren mugarria Eusko Ikaskuntzak Baionan ospatu zuen VII Kongresuan dago. Hitzordu hartan, 1948ko abenduaren 3an alegia, Frantzisko Xabier Deunaren egunean, egun hori euskal hizkuntzaren unibertsaltasuna aldarrikatzeko eguna izatea erabaki zen. 

Ondorengoak dira ENE SARIAren aurreko edizioetako saridunak:

2016: Euskal Echea Kultura eta Ongintza Elkartea (Argentina)
2015: Associazione Culturale Euskara. Erroma (Italia)
2014: Gernika Deusch - Baskischer Kulturverein. Berlin (Alemania)
2013: Euskaltzaleak - Escuela de Lengua Vasca. Buenos Aires (Argentina)
2012: Unión Vasca. Bahía Blanca (Argentina)
2011: Hogar Vasco - Euskal Etxea. Madril
2010: Sustraiak - Erroak Elkartea. Paris (Frantzia)
2009: The North American Basque Organizations Incorporated
2008: Eskualdunen Biltzarra­ - Association des Basques. Bordele (Frantzia)
2007: Bartzelonako Euskal Etxea. Bartzelona
2006: Artaburu Euskaltzale Elkartea. Mar del Plata (Argentina)

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp