Araba: herri txikietako bizitzari buruzko tailerrak

Proiektuak

2022/06/17

Araba: herri txikietako bizitzari buruzko tailerrak

Hainbat ekimen eta ariketa kolektiboren bidez, Herri Txikien Akademia eratzeko bideari ekiten zaio.

Proiektua Eusko Ikaskuntzaren Lurralde Oreka programaren barruan kokatzen da, azken urteotan egiten ari diren azterlan, jardunaldi eta gogoetetatik abiatuta. Ekainaren 16an, Gasteizen, Arabako landa-ekintzailetzari buruz gizartea sentsibilizatzeko ekitaldia izan zen azkena. Herri txikien kontakizunei eta balioei buruzko hitzaldi baten ondoren, hiru esperientzia zehatz aurkeztu ziren.

Arabako Herri Txikien Akademia eratzeko bidean aurrera egiteko, irailean eta urrian lau tailer antolatu dira Arabako beste hainbeste herritan. Tailer horiek pilotuak izango dira eta proiektuaren gobernantza eta funtzionamendua aztertzeko balioko dute. Lehena, irailaren 13an, etxebizitzaren gaiari buruzkoa izango da; bigarrena, komunitate-bizitzari buruzkoa, hil bereko 20an; eta zazpi egun geroago, ekintzailetzari buruz hitz egingo da. Laugarren saioa urriaren 6an izango da: osoko bilkuran bildu eta balantzea egiteko eta etorkizuneko aukerak marrazteko balioko du. Jardulandi bakoitza zein herritan egingo den datozen egunetan iragarriko da.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp