Ana Urkiza: 'Garen Hori'

Gure bazkideak

2021/04/14

Ana Urkiza: 'Garen Hori'

Ana Urkiza Eusko Ikaskuntzako lehendakariak euskal nortasunari buruzko elkarrizketa eta gogoeta liburua argitaratu berri du.

Garen Hori izenburua du Elkarrek argitaratutako liburuak, bertan, balio batzuk eta nortasun komun bat badauden edo ez aztertzen du, bai eta kulturak, sorkuntzak eta komunikazioak haren eraketan izan dezaketen zeregina ere.

Horretarako, hainbat espezialitatetako artistak elkarrizketatu ditu autoreak, gai hori modu batera edo bestera jorratu dutenak. Horrez gain, ibilbide nabarmena duten eta beren ibilbide profesionaletan komunikazioan esperientzia duten zortzi pertsonaren gogoetak ere jaso dira.

Lanak, beraz, XXI. mendearen lehen laurdeneko euskal munduaren ikuspegi zehatza ematen du.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp