"Aita Donostiaren Obra Osoa"ren X. liburukia aurkeztu da

Argitalpenak

2017/04/10

"Aita Donostiaren Obra Osoa"ren X. liburukia aurkeztu da

Aita Donostiaren figura gogoan izan zuten aurkezpenarekin batera gauzatutako “Aita Donostia (1886-1956). Konpositore, musikologo eta folklorista” izenburupeko mahai-inguruan.

Martxoaren 28an, Donostiako Koldo Mitxelenan Kulturunean Aita Donostiaren Obra Osoaren X. liburukia, “Notas de Foklore”, aurkeztu zen. Halaber, “Aita Donostia (1886-1956). Konpositore, musikologo eta folklorista” izenburupean mahai-inguru bat antolatu zen. Bertara, pertsonaren inguruan esparru desberdinetako aditu ugari gerturatu ziren.

Eusko Ikaskuntzaren Lehendakari Iñaki Dorronsorok parte hartu zuen ekitaldian eta hitza eman zion mahai-ingurua zuzenduko zuen Jon Bagües-i. Eztabaidan, Juan Mari Beltran Aita Donostiaren Kantutegiaren koordinatzailea, eta Emilio Xabier Dueñas, azken alearen editorea, parte hartu zuten.

Aita Donostiaren Obra Osoaren hamar liburukiak Eusko Ikaskuntzaren webgunean ikusgai daude.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp