Abian da GizarteLAB Arrasate

Foroak eta mintegiak

2022/09/21

Abian da GizarteLAB Arrasate

Belaunaldien arteko harremanak eta nahi gabeko bakardadea landuko dira, baita ekintza komunitarioaren beharra ere.

GizarteLAB Arrasate ekimena, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Adinberri Fundazioak, Etorkizuna Eraikiz programaren baitan, abian jarritako “Belaunaldien Arteko Gipuzkoa” proiektuari eta “HARIAK- Bakardadeen aurrean Estrategia” deritzon proiektuari lotuta dago.

Arrasateko Udalaren eta ISEA S. Koop. eko kideen laguntzaz, Eusko Ikaskuntzak bost tailer burutuko ditu irailaren 28tik hasita eta azaroaren 2a bitartean.

Udan egindako hedapen-kanpainaren ondorioz, Arrasateko 16 erakundek onartu dute GizarteLAB ekimenaren saioetan parte hartzea, eta 22 dira lantalde orekatu eta plurala osatzen duten pertsonak. Horiekin edukiak landuko dira Eusko Ikaskuntzak diseinatu eta garatutako GizarteLAB metodologiari jarraituz, ikaskuntza esperientziala eta batez ere praktikoa bultzatuz.

Belaunaldien arteko harremanaren kontzeptua, espazio erraztaile eta lagunkoiak, nahi ez diren bakardadeak, aurreiritziak eta gizarte-pertzepzioaren aldaketa izango dira, besteak beste, bost saioetan jorratuko diren gaietako batzuk, lekua Kulturateko Jokin Zaitegi aretoaren (irailak 28, urriak 5 eta azaroak 2) eta LKS eraikineko Plaza aretoaren (urriak 19 eta urriak 26) artean txandakatuko delarik.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp