Abian da Gipuzkoa Lehiakorra egitasmoa

Proiektuak

2017/03/21

Abian da Gipuzkoa Lehiakorra egitasmoa

Eusko Ikaskuntza estuki lanean dabil Gipuzkoako Foru Aldundiarekin lurraldearen lehiakortasunerako eragin duen gogoeta, analisi eta ekintzen baita proposamenen definizioen lanketan, politika publikoak bilakatu litezkeenak.

“Gipuzkoa Lehiakorra” proiektua Gipuzkoako Foru Aldundiaren “Etorkizuna Eraikiz” egitasmoaren baitan kokatzen da. Egitasmo honek bi helburu ditu:

a) Gipuzkoaren lehiakortasun, iraunkortasun eta kohesiorako gai garrantzitsuen agenda berri bat definitzea parte hartze egitasmo baten bitartez, aurrerago esperientzia pilotuak zehazteko eta aplikatzeko aukera emango duena. Besteak beste, gure antzeko herrialdeetan arrakastaz aplikatu izan direnak gurean ere esperimentatzeko. Eta aurrerago politika publikoen bitartez sendotzeko.

b) Gipuzkoak bere etorkizunari begira aurrean dituen erronkei erantzuteko gaitasuna indartzea, eragile ekonomiko eta sozialekin batera gogoeta estrategikoa sustatuz eta sakonduz. Elkarlana, pertsonen ezagumendua eta parte hartzean oinarritua, 2026ko Gipuzkoa zehaztu nahian eta horri begira gauzagarri egingo duten erronkak egungo lan agendara ekarri nahian.

Gipuzkoaren egitasmo estrategikoak (2015-2019) herrialde honen etorkizuneko ikuspegia honela adierazten zuen: “Gipuzkoa, lurralde lehiakorra, adimentsua, orekatua eta sortzailea, aberastasunaren sorkuntza iraunkorra, pertsonen ongizatea, elkarbizitza eta berdintasun linguistiko zein generokoa bermatzen dituena, hala, desberdintasun sozialen sakabanaketa txikieneko europar lurraldea izateraino.”

Helburu orokor hauetan oinarrituz Eusko Ikaskuntzak gogoeta, analisi eta proposamen zein politika publikoen definizio lana egingo du, lurralde honen lehiakortasunerako balio dutenak, herrialdeko eragile garrantzitsuekin partekatutako dinamika baten bitartez.

2016 urtean zehar, Eusko Ikaskuntzak, Sozio ekonomia eremutik, proiektuaren lehen faseak bete ditu, ondorengoan izan direlarik:

  • Proiektuaren talde Tekniko bat osatzea
  • Gipuzkoako Lehiakortasunerako faktore kritikoak aztertzea, horretarako, txosten esanguratsu batzuen azterketa egin zelarik
  • 15 enpresa buru sakonki elkarrizketatzea. Elkarrizketatuak hautatzeko irizpide desberdinak erabili ziren, horien artean, “Hidden Champions” (garaile ezkutuak) delakoak hautatu direlarik
  • Elkarrizketak egin ostean, Sintesi Txosten bat burutu da

Datorren apirilaren 6an, Kontraste Mintegi bat burutuko da, Síntesi Txostenean definitutako gai kritikoak amankomunean jarri eta sakontzeko asmoz. Mintegi honetan parte hartuko dute elkarrizketatuak izan direnak, Eusko Ikaskuntzako talde teknikoa eta Gipuzkoa Foru Aldundiko ordezkariak.

Talde dinamika baten bidez, ikuspuntu desberdinak jasoko dira, ekintzara bideratutako bi gai nagusi identifikatzeko asmoz, eta ondoren, datozen urteetarako horien gaineko plangintza bat burutzeko helburuarekin. 

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp