Abel Ariznabarreta da Jose Miguel de Barandiaran Fundazioko lehendakari berria

Berri korporatiboak

2023/11/14

Abel Ariznabarreta da Jose Miguel de Barandiaran Fundazioko lehendakari berria

Azken patronatu bilerak aho batez onartu da Abel Ariznabarreta bizkaitarraren hautagaitza, eta hala, Ixone Fernandez de Labastidaren lekukoa hartu du.

Ataungo Sara Etxean elkartu ziren patronokideak eta Eusko Ikaskuntzako lau ordezkotatik bik kargua utzi zuten; Ixone Fernandez de Labastida lehendakaria ordezkatu du Abel Ariznabarretak eta Josemari Velez de Mendizabal, aldiz, Urkiri Salaberriak.

Eskerroneko hitzak izan zituzten gainerakoek irten berri diren bi kideekiko. Ariznabarretak hitza hartu eta hala gaineratu zuen: "Erantzukizun eta errespeto handiz hartzen dut ardura hau, bai On Jose Migel Barandiaranen pertsonak eta berak egindako lanak merezi duenagatik, baita ardura honetan orain arte izan direnek egin duten lanagatik".

Fundazioaren jardunari begiratuta, "une ezin interesgarriagoan aurkitzen dela Fundazioa egun: hainbat proiektu 2022an zehar egindako sormen prozesu partehartzailetik iradokitakoak abiatzen edota jada martxan jartzen ari dira-eta. Baina ezinbestean, estrategia berriak esploratzera behartuta gaudela uste dut".

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp