2022ko Manuel Lekuona Sarirako hautagaitzak

Sariak

2022/07/04

2022ko Manuel Lekuona Sarirako hautagaitzak

Zabalik dago 2022ko Manuel Lekuona Sarirako hautagaitzak onartzeko epea. Euskal Komunitate Globalarentzat ekarpen garrantzitsua egiten dioten pertsonalitateen obra osoari aitorpena egiten dio sariak. 

Uztailaren 4tik irailaren 11ra aurkez daitezke hautagaitzak. Behin onartuta, urriaren 3tik 9ra, bozketa jarriko da abian Eusko Ikaskuntzaren web orrian. Azken boto kontaketa proportzio hauetan egingo da: %30 Eusko Ikaskuntzako bazkideen botoekin, %10 Euskal Komunitate Globaleko kideenarekin eta %60 Epaimahai Instituzionaleko botoekin. Azken hori Eusko Ikaskuntzako Lehendakariak eta Euskal Herrian erreferente diren erakundeetako ordezkariek osatuko dute. Azken erabakia urrian jakinaraziko da. 

Sariaren oinarrietan adierazten denez, proposatzen diren pertsonek nabarmenak izan behar dute beren bizi-ibilbidean, ez ezinbestean unibertsitate alorrari lotuta. Halaber, Euskal Kulturarekiko ekarpen eta konpromiso adierazgarria beharko dute izan, baita balore unibertsala ere. Azkenik, hautagaiaren lanaren dibulgazioa kontuan edukiko da.

Era berean, emakume eta gizonen arteko berdintasuna bultzatze aldera, emakumezkoen hautagaitzak sustatuko dira. Gainera, Euskal Herriko lurralde-errealitate ezberdinak islatzen dituzten pertsonak lehenetsiko dira.

Oinarrik ikusi hemen.
 

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp