2018ko aurrekontua onartu du Barandiaran Fundazioaren Patronatuak

Berri korporatiboak

2018/03/20

2018ko aurrekontua onartu du Barandiaran Fundazioaren Patronatuak

Donostian, Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitzan egin du Jose Miguel de Barandiaran Fundazioaren Patronatuak urteko lehenengo bilera.

Martxoaren 21ean izan zen eta, besteen artean 2018ko aurrekontua onartu zuen patronatuak. Horrez gainera, bilkuran landutako beste gai batzuk izan ziren Eusko Folklorearen Urtekariaren 52. Zenbakia (dagoeneko martxan dagoena eta urrirako kaleratzea aurreikusten dena) eta Barandiaran Beka.

Fundazioak Ataundik kanpo egiten du urtean zehar antolatutako bi bileretako lehena, eta Gipuzkoako hiriburuan eginikoan honakoek hartu zuten parte: Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Politika Sailburu Bingen Zupiria, Nafarroako Kultura Zuzendari Fernando Pérez, Gipuzkoako Kultura Zuzendari María José Telleria, Bizkaiko Kultura Zuzendari Andoni Iturbe, Ataungo alkate Asier Rodriguez eta Ataungo Kultura zinegotzi Karmele Aierbe. Eusko Ikaskuntzaren ordezkari gisa, berriz, Fundazioko presidente Josemari Velez de Mendizabal eta Jexux Aizpurua egon ziren bertan.

Partekatu
Facebook Twitter Google Whatsapp