2017ko deialdia irekita jarraitzen du

Sariak

2017/03/10

2017ko deialdia irekita jarraitzen du

Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxa Humanitateak, Kultura, Arteak eta Gizarte-Zientzien Saria 2016ra hautagaiak aurkezteko epea irekita jarraitzen du.

1995etik urtero deitzen dute Eusko Ikaskuntzak eta Laboral Kutxak Eusko Ikaskuntza - Laboral Kutxa Saria, Euskal Herriko kultura-garapenaren alde, Humanitateak, Kultura, Arteak eta Gizarte-Zientziak ikertzen eta lantzen dituzten pertsona ospetsuen bikaintasuna goraipatzeko.

Saria jasotzeko hautagaiak curriculuma ebaluatzeko arauak zorrotz eta objektiboki aplikatuta hautatzen dira. Horretarako, Euskal Herriko zazpi unibertsitateetako ordezkariek epaimahaia osatzeak haren bermerik handiena da.

Hautagaitzak aurkezteko epea 2017ko apirilaren 30ean amaitzen da. Oinarriak hemen ikus daitezke.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp