'En Dantza con Eusko Ikaskuntza (1918-2018)'

Gure bazkideak

2021/05/29

'En Dantza con Eusko Ikaskuntza (1918-2018)'

Emilio Xabier Dueñas bazkideak izenburu hori duen artikulu bat argitaratu du Dantzariak aldizkariaren 65. zenbakian.

Ilustrazioz atondutako hogei orrialde baino gehiagotan, folkloristak Eusko Ikaskuntzaren lehen ehun urteetako dantza tradizionaleko jarduerak aztertzen ditu.

Eusko Ikaskuntzaren artxiboko materialetatik abiatuta eta bibliografia zabal baten laguntzarekin egin den lanean, Eusko Ikaskuntzak bere historian zehar antolatutako ekitaldien testigantzak, kronikak eta programak biltzen dira, Eusko Ikaskuntzaren Kongresu guztietako dantza tradizionaleko emanaldien xehetasunekin, 1918ko lehenengotik 2018ko mendeurreneko berrienera arte.

Emilio Xabier Dueñasek jaiei eta tradizioei buruzko lan ugari idatzi ditu, ikus-entzunezkoak zein idatziak. Eusko Ikaskuntzako Folklore Ataleko buru izan zen 2005etik 2013ra.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp